XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
2.2.4 Eguzkitiko beroaren aplikabideak.Orain arte ikusi ditugun beltzez pintatutako bilgailu eguzkitiarrek, 100ampdeg;C-tarainoko tenperatura maximoa lor dezakete.
Honelako beroa
Tenperatura handiagoak lortzeko, superfizie delektiboak erabili behar dira, edo eguzkitiko argia kontzentratu edo eta bilgailuak orientatu egin behar dira.
100ampdeg;-z gorako tenperaturak
Goi-tenperaturako beroaren aplikabide batzu hauxek dira:
. - Sukalde eguzkitiarrak.
- Labe eguzkitiarrak.
- Lurrunaren produkzioa.
- Goi-tenperaturako gasen produkzioa.
Horko aplikabide batzu bihurpen termodinamikoari buruzko atalean ikusiko ditugu.
Behe-tenperaturako beroaren aplikabideen zerrenda, hauxe da:
. . Etxeko ur-beroztapena.
. Piszinen beroztapena.
. Lehorketa (fruitu, kontserba eta abarrena).
. Sukaldeak.. Aire egokitua.
. Uraren destilazioa.
Aplikabide batzu aztertuko ditugu:.
2.2.4.a) Uraren berotze eguzkitiarra.Gaur egun merkatutan dauden ur-berogailu eguzkitiarrek absorbatzaile beltzak erabiltzen dituzte.
Eredu sinpleenean hodi formako absorbatzaileak erabiltzen dira, non ura almazenatua egoten den, nahi den tenperatura lortu arte.
(Ikus 19. irudia).